@Musikasehaskatik 2018. Música: "Laia", Luis Ortíz.

Diseño: Leire Llano

Gordon

Musika Ikaskuntzaren Teoria oso teoria landua da, eta hemen zertzelada batzuk agertzen dira. Musika Ikaskuntzaren Teoria musika nola ikasten dugun jakiteko ezagutza oinarri bat da. Edwin Gordon musikari, pedagogo eta ikerlari estatubatuarrak sortu zuen. Berak antzekotasun handiak ikusten ditu haurrek ama-hizkuntza ikasteko duten moduaren eta musika ikastekoaren artean. Edwin Gordonek ikasleei musika-gaitasunak ahalik eta gehien garatzen laguntzeko tresnak proposatzen ditu. Gordonek beste pedagogo handi batzuekin duen aldea da, arreta jartzen duela haurrek nola ikasten duten; eta hortik aurrera, ikaskuntzaren sekuentziazioa proposatzen du, garunak musika hautematen eta ikasten duen moduaren arabera. Musika entzumen- eta interpretazio-artea da, eta, beraz, belarritik ikasi behar da, baita barne-egituraren jasotze intuitibotik ere, ahozko hizkerarekin egiten dugun bezala. Entzutea oso garrantzitsua da umearen barruan musika-hiztegia eraikitzeko, etorkizuneko Audiation izenekoaren oinarria izango dena.

Audiation
Edwin Gordon pedagogoak sortutako neologismoa da. Prozesu kognitiboa adierazteko erabiltzen du. Horren bidez, ez da musika ulertzen bakarrik, une horretan fisikoki entzun gabe ulertu ahal izatea ere bai. Audiation musikarentzat da pentsamendua hizkuntzarentzat dena.
Gordonek dio
Musikaz aditzera emateko hiztegia behar da. Garunak arrazoi tonalak eta erritmikoak antzematen ditu, ez nota isolatuak. Garunak gauza berriak ikasten ditu testuinguru baten: tonalitatea. Garunak konparazio bidez ikasten du. Ikaskuntzak entzumena eta gorputzaren mugimendua izan behar ditu oinarri, musika soinua eta mugimendua baita. Garunak, lehenik eta behin, tonalitateari erreparatuz ikasten du, gero zatietan, eta gero, berriro ere, tonalitatean. Hau da, xehetasunen azterketarekin hasi aurretik dena esperimentatu behar da; eta xehetsunak ikasi nahi ditugunean, oinarrizko soinuen patroi erritmiko eta tonalekin jardungo dugu, inoiz ez nota isolatuekin edo testuingururik gabeko bitarteekin, ez baitute musika-zentzurik. Behin xehetasunak aztertuta, osotasuna (abestia, errezitatua) audiation izenekoaren ulermen maila handiagoarekin entzungo da.
Nola eskuratu musika lexikoa?

Musikako hiztegi hau tonalitate eta modu ezberdinetan abesten den kantu-kopuru handi batez eta chant izenekoez (ahots-espresiodun errezitatu erritmikoak) osatuko da. Hori litzateke testuingurua. Abestien testuingurutik, tonu-patroiak aterako genituzke. Tonu-patroiak bi eta lau nota bitarteko multzo txikiak dira, erritmorik gabeak, tonu-funtzio berekoak (tonikoa, dominantea eta abar). Chants-en testuingurutik (metrika bitarra, hirutarra, irregular bikoitiarra, irregular bakoitiarra) patroi erritmikoak aterako genituzke. Gordonek nota eta erritmoa konbinatzen direnean, patroi melodikoez hitz egiten du.

Era berean, mugimendua lantzen du, inguruko espazioan mugitzeko eta sentitzeko era desberdinak; eta hori oso garrantzitsua da musikaren, adierazpenaren eta erritmoaren jarioa ulertzeko. Horretarako, Rudolf Laban koreografoak garatu zuen lanetik ateratako mugimendu-jarduerak erabiltzen dira; izan ere, bizkortasuna, pisua eta arintasuna, espazioa eta denbora bezalako dimentsioan hartzen dituzte.

MUSIKA IKASKUNTZAREN TEORIA
Edwin Gordonen Music Learning Theory