@Musikasehaskatik 2018. Música: "Laia", Luis Ortíz.

Diseño: Leire Llano

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRAREN SAIOAK

Musika Goiztiarraren saioetan sormena sustatu eta suspertzen dugu. Musika jolasten eta gozatzen aditzera emango da, eta esperientzia hau familian bizi da. Ahotsa, gorputza mugimenduan, erritmoa eta inprobisazioa erabiliz, musika modu naturalean hurbiltzen zaie haurtxoei, betiere ikaskuntza-erritmoa errespetatuz. Haurtxoa, hitz egin eta idatzi ahal izateko, ama-hizkuntza entzuten eta hizkuntzan murgiltzen den bezala, musikan ere murgilduko da, hura ulertu, gozatu, harekin aditzera eman eta bizitza osoan, modu batera edo bestera, lagun izan dezan.

Nolakoak dira Musika Hezkuntza Goiztiarraren saioak?

Haurtxoak ama, aita edo nolabaiteko lotura afektiboa duen pertsonarekin etortzen dira saioetara. Ikasleak ez dira haurtxoak bakarrik beraiekin doazenak ere ikasle dira.

Saioak astean 45 minutukoak dira, urritik ekainera eta talde txikietan.

Egitura

•    Harrera.
•    Ongietorri abestia.
•    Abesti eta errezitatu erritmikoak hainbat modu eta metrikatan.
•    Umeen erantzunak jaso eta ahozkoa ez den komunikazioarekin hasteko isiltasun guneak.
•    Musikatik distraitu gabe arreta erakartzen laguntzen duten material errazekin eginiko ekintzak.
•    Agur abestia.

Gurasoen egitekoa

Saioak haurtxoa seguru sentitzen den ingurugiroan egiten dira, gurasoez lagunduta. Gurasoek, hain zuzen ere, saioetan ikasitako tresna eta errepertorioarekin etxean musika jardunbideari ekin diezaiokete. Gurasoen parte-hartze aktiboa oso garrantzitsua da, beraiek baitira haurtxoak bere burua islatuko duen erreferentzia eredu. Helduek ere haurtxoekin elkarbanatuko dituzten saioetan berariazko musika ikaskuntza jasoko dute.

Garrantzitsua da

•    Isilik eta arretatsu egotea.
•    Elkarrekin egiten diren ekintzetan haurtxoekin kontaktu bisuala edukitzea.
•    Haurraren ikaskuntza erritmoa eta erantzunak onartzea.
•    Haurra ezertara ez behartzea.
•    Negarrez badago, haurra gelatik urrundu eta lasaitzean lehenbailehen itzultzea.

NON: 

Bilbo. Ibáñez de Bilbao kalea, 6 – 2 D

NOIZ: 

Asteazkena: 11:00etatik 11:45era (0-24 hile)

Ostirala:    17:00etatik 17:45era (12-36 hile)

                   18:00etik 18:45era (12-36 hile)

Larunbata: 10:30etik 11:30era (3-4 urte)

 11:30etik 12:15etara (4-5 urte)

 12:15etatik 12:45era pianoa taldean (4-5 urte)

 

 

 

SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 1
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 2
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 3
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 4
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 5
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 6
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 7
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 8
SESIONES ED. MUSICAL TEMPRANA Imagen 9