@Musikasehaskatik 2018. Música: "Laia", Luis Ortíz.

Diseño: Leire Llano

NIRI BURUZ, NIRE ILUSIOAK

Musikari buruz hitz egitean burura datorkidan lehenengo gauza bere alderdi guztiekin (ikasten, laguntzen, erakusten, partekatzen, entzuten interpretatzen…) era sutsuan disfrutatzen dudala. Seguraski, beste pertsonekin batzeak sortzen dizkidan emozioekin eta Musikaren bidez baino ez komunikatzearekin dauka harremana.

Musika beti izan da nire bizitzaren atal bat eta horretan zerikusi handia izan zuten gurasoek. Izugarri gustatzen zait Arte honekin zerikusia duen guztia, baina batez ere Musikaren Pedagogiarekin duena. Uste dut beti ikasten eta ikertzen jarraitu behar dela txikienen interesa piztu eta musikaren bidez adierazteko aukera emateko.

Azken urte hauetan, interesa izan dut eta ikasi egin dut 0 eta 36 hilabete arteko Musika Hezkuntza Goiztiarrari buruz, hori baita, musika-hezkuntzaren kate luze horretan falta zen kate-begia.

Urte askotan lan egin dut eta oraindik ere ari naiz 3 urteko haurretatik hasi eta adin guztietako helduetara arteko pertsonekin. Izugarri gustatzen zait lan hori. Baina egia da haurtxoekin eta haien familiekin lanean hasi naizenetik, ez dagoela musika familian partekatzea bezain ekintza atseginik. Benetan hunkigarria da haurtxoak jokoaren bidez musikara gerturatzen ikustearen esperientzia bizitzea, betiere, modu naturalean eta beraientzat zein beraiekin batera doazen helduentzat modu atseginean.

Nire ilusioetako bat da musika entzuteko eta interpretatzeko Arte bezala transmititzeko harea-ale txikia jartzea, eta jakitea denok goza dezakegula bizitzako lehen unetik.

Irakasle-lanean 35 urtetik gora daramatzat eta ikasten askoz gehiago (ikasten jarraitzen dut eta jarraituko dut). Horrek giza-, musika- eta pedagogia-bagajea eman dit musika hezkuntza goiztiarretik helduarorako klaseak emateko neure-neurea den metodoa eskaintzeko. Betiere, musika-ikaskuntzak eskatzen duenetik abiatuz: kantua, erritmoa, mugimendua, inprobisazioa, jolasa eta emozioa.

 

EDURNE URUTXURTU VALERA

Curriculum Vitae